Nolakoak izango dira etorkizuneko sakeleko telefonoak?

Gaur egungo Smartphone telefonoak laister historia izango dira. Etorkizuneko telefonoek hologramak erakutsiko dituzte, eta pantailak malguak izango dira

Duela hamabost urte inguru, gutxi ziren sakeleko telefonoren bat zuten pertsonak. Orain, berriz, gutxi dira sakeleko telefonoren bat ez duten pertsonak. Denbora epe nahiko labur batean, sakeleko telefonoen sektoreak aurrerapen handiak eman ditu. Gaur egungo ‘Smartphone’ak parekotasun gutxi dute hasierako telefonotzar horiekin, eta txuribeltzeko pantailek milioika koloretako pantaila handiei bidea eman diete. Baina gaur egun abangoardia dena, urte gutxiren barru historia izango da, eta baieztapen hau abiapuntutzat hartuta, etorkizuneko telefonoak nolakoak izango diren aurrikus dezakegu.

Ezaugarriak
Etorkizuneko telefonoak ezaugarri hauek izan beharko ditu: diseinu sinple eta minimalista, funtzio teknologiko ugari, gure gorputzaren luzapena izatea, egunerokotasunean lagungarri eta ekologikoa. Normalean, konpainia handiak dira etorkizunerako tendentziak ezartzen dituztenak, baina eYeka konpainiak antolatutako ideia lehiaketa batean, bi ideia ikaragarrik irabazle suertatu dira.
Lehengo ideia Flexphone delakoa dugu. Proeiktu honen ideia nagusia honakoa da: sakeleko telefonoek ez dute zertan zurrunak izan behar, malguak izan daitezke. Ideia honen arabera, nahiz eta telefonoak orain arte erabili diren txip eta bestelako osagai guztiak behar, malguak izan daitezke, horretarako Oled pantaila malguaren teknologia erabiltzen delarik. Adituen ustetan, telefono malguak etorkizun laburrean ikusteko aukera izango da. Aipatu Flexphone honetaz aparte, bada, ondoko argazkian ikus daitekeen Paperphone delakoa. Telefono hau ere malgua da, baina ez dago Flexphone bezain garatua.

Roundphone
Bigarren proiektua errealitate bihurtuta ikusteko denbora gehiago itxaron beharko dugu. Telefono hau gaileta baten antzekoa da, itxuraz eta tamainaz. Telefono honen berezitasuna proiekzio holografikoak dira, Star Wars filman azaltzen zirenen antzekoak.
Telefono honek baditu (hobe esanda, izango lituzke) bestelako aplikazio harrigarriak. Adibidez, dutxara eraman eta ura zein tenperaturan den esateko gai izango litzateke. Hozkailuan jarri eta zein janari falta zaizun ere abisatzen dizu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.