Gauza pila bat idazteko

Abian da Iruñeko Udalak antolatzen duen Iruñeko Gazteendako Literatur lehiaketaren aurtengo edizioa.

Abian da ‘Iruñeko gazteendako literatura lehiaketaren’ XXXIII. edizioa. Hiriko 14 eta 18 urte bitarteko gazteek datorren apirilaren 21era arte izango duten beren lanak aurkezteko aukera. Izena emateko inprimaki hau osatu behar da. Lehiaketaren oinarriak, berriz, hemen ikus daitezke. Lanak Udalaren Erregistro Orokorraren bidez ere aurkeztu ahal izango dira. Kasu horretan, lanak gutunazal itxi batean aurkeztu beharko dira.

Gazteen literatura-talentua sustatzea helburu duen lehiaketa bi modalitatetan banatuta dago: poesia eta narrazio laburra. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzeko, originala eta argitaratu gabea. Ez da onartzen lan berarekin bi hizkuntzetan parte hartzea.

Poesia modalitatean lanek, gutxienez 14 bertso izan beharko dituzte eta, gehienez, 40. Narrazio laburren modalitatean, berriz, lanek, gutxienez, bi orri izan beharko dituzte eta, gehienez, bost;  ordenagailuz idatzita alde bakar batetik eta tarte bikoitzarekin.

Modalitate bakoitza bi kategoriatan banatuta egongo da, adinaren arabera: 14-16 urte bitartekoak eta 17-18 urte bitartekoak.

Sariak

Lan onenek hiru sari eta bi accesit jasoko dituzte, modalitate bakoitzeko, kategoria bakoitzeko eta onartutako hizkuntza bakoitzeko.  Irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 euro eta hirugarrenak 150 euro; accesit bakoitzak 100 jasoko ditu.