Frantziako influencerrek jakitera eman beharko dute edertze-iragazkiak erabiltzen dituzten ala ez

Frantziako gobernuak horrelako neurriak jasotzen dituen eragin- eta eduki-sortzaileei zuzendutako jokabide-gida bat argitaratu berri du.

Frantziako influencerrek beren bideo edo argazkietan edertze-iragazkiak erabiltzen dituzten ala ez adierazi beharko dute Interneteko erabiltzaile gazteenen artean “eragin psikologiko suntzitzaileak” mugatzeko.

Frantziako gobernuak horrelako neurriak jasotzen dituen eragin- eta eduki-sortzaileei zuzendutako jokabide-gida bat argitaratu berri du. Frantzian 150.000 influencer inguru omen daude.

Aipatu neurria bete dadin frantziar agintariek TikTok, Instagram edo Youtube bezalako plataformen laguntza eskatuko du. Aipatu sare sozial horiek berariazko kanal bat gaitu beharko dute erabiltzaileek arauak jarraitzen ez dituzten sortzaileak salatzeko aukera izan dezaten.

Era berean, “eragin komertzialaren brigada” delakoa ere sortu da zenbait kanalen bidez egiten den iruzurrezko publizitatearen edo alkohola bezalako produktuen publizitatearen aurkako borrokari ekiteko. Publizitate mota horren gainean Frantzian egin litezkeen arau-hausteek bi urte arteko espetxea eta 300.000 euroko isuna aurreikusten dute.