Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa

Datorren uztailean, 19 asteartetik 22 ostiral arte, “Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa burutuko da Gasteizen Gasteizko Udalaren Gazte Plana eta Euskara Planak antolatuta.
Aipatu topaketan Bretainia, Korsika, Galizia, Catalunya, Valentzia, Mallorca eta Euskal Herritik etorritako gazteek hartuko dute parte. Momentuz leku horietatik bidali dituzte bere datuak parte hartzeko, baina orain irekitzen da izena emateko epea inskripzioa egiteko eta parte hartzeko.
Parte hartu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, orain irekitzen da aukera bere datuak bidaltzeko gazteria@vitoria-gasteiz.org edo 945 161616, luzapena 3211 telefonora deitzeko. Etorri nahi duten gazteak gai honi buruz esperientziak eta ideiak partekatzeko aukera izango dute. Eserleku kopurua mugatua denez, hau betetzen denean ez da izen emate gehiagorik onartuko.
Antolakuntzak lo egiteko tokia eta bazkarien gastuak ordainduko ditu, uztailaren 18 astelehenetik ostirala arte. Ostiralean dantza plaza, kalegira eta kontzertu batekin itxiko da topaketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.