Elikaduraren inguruko hausnarketa

Iruñeko Zitadelan ikusgai den ‘Pan y Circo’ erakusketak elikagaiek duten garrantziari eta gure bizitzan dituzten ondorioei buruzko diziplina anitzeko ikuspegia erakusten du.

Munduko biztanleriaren zati bati elikagai-faltak eragiten dio; beste hainbat herrialdetan, berriz, elikagaien industriak gainelikadura eta osasun-arazoak eragiten ditu. Gizarte garatuetan, publizitateak, komunikabideek eta interes ekonomikoek baldintzatzen dute zer elikagaia aukeratzen ditugun.

Iruñeko Zitadelako Arma-aretoak, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, gai horiek guztiak jorratzen dituen erakusketa kolektibo bat hartu du. ‘Pan y Circo’ izenburua duen erakusketa ekainaren 2ra arte izango da ikusgai eta, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, elikadurari buruzko gogoeta egiten du modu globalean, elikagaiek duten garrantziaz eta giza bizitzan dituzten ondorioez kontzientziatzeko.

Erakusketan elikadurarekin eta elikatzearekin harremana duten gaiak jorratzen dira eta horiek guztiek prozesuak birpentsatzea, egungo ereduak zalantzan jartzea eta kontsumo modu jasangarriago berriak bilatzea dute helburu.

Artea hausnarketako

Erakusketan arteak errealitate horren bitartekari lanak egiten ditu, non ohitura osasungarrien bilaketak desinformazioarekin eta egungo gizartearen berezko denbora bizkorrekin egiten du aurre.

Erakusketaren izenburuak, ‘Pan y circo ‘, Juvenal erromatar poetaren ‘Satira X’ lanean du jatorria. Bertan, herriari janari merkea eta entretenimendua eskaintzeko praktika politikoa aipatzen da, kontrolatzeko eta isilarazteko estrategia gisa. Praktika hori gaur egunera arte iritsi da, non ikuskizunaren gizarteak eta komunikabideek errealitatearen pertzepzioa aldatzen duten eta elikagaien sektoreko enpresa handiek ere eragina duten. Erakusketa eskultura, bideo eta argazkiekin osatuta dago. Horiek guztiek elikadura arazo gisa azaltzen dute ikuspegi ezberdinetatik: elikadura eta osasuna; elikadura eta edertasun-kanonak; gustuaren estetika; elikaduraren industriaren neurrigabekeriak; elikagaien eta publizitatearen eta hedabideen arteko harremana; eta, egungo sistemaren jasangarritasuna