MusikAuzok musika eramango du Bilboko hainbat auzotara

Bilboko Udalak antolatzen duen programa horren helburu nagusietako bat da publiko zabalari tokiko bandak hurbiltzea

Bilboko Udalak martxan jarri duen MusikAuzo programak 37 musika emanaldi, 20 kontzertu eta 17 kalejira eskainiko ditu maiatzaren 17tik ekainaren 29ra bitartean. Proposamen guztiak doakoak izango dira. Ekimen honen helburu nagusietako bat da publiko zabalari tokiko bandak hurbiltzea.

Ekainaren 16ra arte, Melted Klocks, Mario Clavell Quartet, Cotton Blues, The Blue Yeyés, Gonzalo Portugal, Confluence, Adarrots Folk Taldea, Hugo Silveira Quartet, Moonshakers, Xatiro, M & A Swing Machine, Babelian, Basterchef, Vulcanizados, The One, J.P.K, Amooma, Txistu Mundua eta Martina, Moonlight Shadows Band eta Mía Kalo bezalako taldeek euren kantuak aurkeztuko dituzte eta bertaratutakoei doako kontzertuak eskainiko dizkiete, rock alternatiboa, folka, reggaea, soula, jazza, countrya, rocka eta rock rolla bezalako estiloekin.

Gainera, aurten MusikAuzok 17 kalejira izango ditu, maiatzaren 13tik ekainaren 29ra bitartean hiriko hainbat txokotan ibiliko diren musika banda ibiltariekin.
Lehen kontzertua maiatzaren 17an izango da Doña Casilda parkean 19:30etan eta Melted Klocksek eskainiko du.