Santa Klara uhartea garbitzeko boluntarioak 

Garbiketa lanetan parte hartzeko interesa duten horiek maiatzaren 11ra arte egin ahal izango dute antolatzaileen webguneetan

Voluntariado Caixabank-ek, Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, boluntariotza jardunaldi bat antolatu du maiatzaren 14an Donostiako Santa Klara uhartea garbitzeko. Garbiketa lanetan parte hartzeko interesa duten horiek maiatzaren 11ra arte egin ahal izango dute aipatu bi erakunde horien webguneetan. 

Gidari baten laguntzarekin, boluntarioak txalupaz joango dira uhartera eta bidaian Donostiako badiaren zenbait ezaugarri geologiko, uhartearen ekosistemaren balorea eta gune horren inguruko zenbait bitxikeria ezagutzeko aukera izango dute. Behin uhartean, boluntarioei eskularruak eta poltsak emango dizkiete eta sektore desberdinetan banatuko dira zaborra jasotzen hasteko. 

Garbiketa lanak 10:00etan hazi eta 13:00etara arte luzatuko dira. Bildutako hondakinak sailkatu, pisatu eta aztertu ondoren, horretarako bereziki prestatutako edukiontzietara botako dira.