Zabalik BiscayTIK udaleko teknologikoan izena emateko epea 

32 plaza eskainiko dira eta izena emateko epea datorren ekainaren 22an amaituko da.

BiscayTIK Fundazioak, aurten ere, Bizkaian bizi diren eta teknologiarekiko eta informatikarekiko interesa duten 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako UdaTIK udaleku teknologikoa antolatuko du. Campusa doakoa da eta Fundazioak Getxon duen egoitzan izango da uztailaren 3tik 14ra bitartean goizeko ordutegian. 

Izena emateko epea jada zabalik da eta ekainaren 22an itxiko da. Udalekuetan 32 gaztek parte hartu ahal izango dute. 

UdaTIk teknologian eta informatikan interesa duten haurrei zuzentzen zaie, programazioan, diseinu grafikoan eta Interneteko ingurunean trebetasunak garatu ditzaten, aldez aurreko ezagutzarik izan beharrik gabe. Aplikazioak eta jokoak programatzen ikasiko dute, egokitutako lan-saioetan eta talde txikietan.