Abian da Gazte Artearen Topaketen 39. edizioa

1984. urteaz geroztik antolatzen den programa horren xedea da Nafarroako 14 eta 30 urte bitarteko gazteen sormen artistikoa sustatzea

Abian da Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen duen Gazte Artearen Topaketak programaren XXXIX. edizioa. Maiatzaren 25era arte, 14 eta 30 urte bitarteko gazteek beren egitasmoak aurkeztu ahal izango dituzte honako modalitate hauetan: Arte eszenikoak eta MusikaArte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoakDiseinua; eta, Literatura.

Aurkezten diren proposamen guztien artean epaimahaiak finalera pasatuko diren 30 proposamen aukeratuko ditu. Lan horiek 800 euroko saria jasoko dute eta horiekin guztiekin erakusketa publiko bat antolatuko da. Hortik zortzi proposamen nabarmenenak aukeratu dira eta bakoitzak 1.375 euroko saria jasoko du.

Gazte Artearen Topaketak

1984an sortu zen programa honen xedea da Nafarroako gazteriaren sormen artistikoa sustatzea. Aurtengo edizioan berritasun garrantzitsu bat izango da; izan ere, ekimenak arte-egoitza eskainiko die Guetadarreko gazte-aterpetxean epaimahaiak aukeratzen dituen 30 lanen egileei. Egonaldia diziplinarteko topaketa bat izango da, iraileko lehen asteburuan. Bertan, hainbat prestakuntza emango dira epaimahaikideen eskutik, bai eta banakako tutoretzak ere.

Gazte Artearen Topaketetan Nafarroako Foru Erkidegoan bizi diren gazteek parte hartu ahal dute. Hala ere, izena emandako talde bakoitza osatzen duten kideen heren batek adina gaindi dezake; eta proiektu bakoitzeko parte-hartzaileen heren batek beste nazionalitate edo Estatuko Erkidego batekoa izan daiteke.

Izena emateko NGI-aren webgunean iden inprimakia osatu eta aurkeztu beharko da Nafarroako Gobernuaren Erregistroaren edozein bulegotan.