Tour Universo Mujer Iruñean izango da

Ekimen honek emakumeen kirola eta bere lorpenen hedapena sustatzen ditu, emakumeek gizartean duten garrantzia aldarrikatzeko oinarri gisa

Ekainaren 9tik 11ra bitartean Iruñeko Gazteluko Plazak emakumeen kirola sustatzea helburu duen ‘Tour Universo Mujer’ ekimena hartuko du. Ekimen honek emakumeen kirola eta bere lorpenen hedapena sustatzen ditu, emakumeek gizartean duten garrantzia aldarrikatzeko oinarri gisa. Iruñea da Iberdrolak Kirol Kontseilu Gorenaren eta Kirol Gaztea Fundazioaren Emakume Unibertsoa programaren barruan sustatzen duen biraren lau egoitzetako bat. Beste hiru egoitzak Cadiz, Badajoz eta Logroño dira.

Programa

Jarduera programa ekainaren 9an hasiko da kirola eta berdintasunaren inguruko foro batekin. Bertan, kirolari ezagunek eta etorkizun oparoko kirolari gazteek beren diziplinei buruzko esperientziak eta iritziak partekatuko dituzte.

Ekainak 10ean jarduerak goizez eta arratsaldez izango dira eta ekainaren 11n, Gazteluko Plazan, Nafarroako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) antolatzen duen Iruñeko Minbiziaren aurkako lasterketaren IX. edizioa egingo da

Tour Universo Mujer

Tour Universo Mujer programaren jarduera gehienak Gazteluko Plazan izango dira. Adibidez, plazak 3.000 metro koadroko kirol-gune bat hartuko du. Bertan, 16 karpatan banatuta, 32 kirol-federazio izango dira. Bisitariek kirol, lehiaketa eta erakustaldi guzti hauetaz gozatu ahal izango dute, bertako kirolari eta txapeldunekin batera. Ekitaldiak agertoki handi bat izango du, eta bertan fitness maratoia eta klase kolektiboak egingo dira bertako gimnasioekin batera.

Espazio horretan azterketa biometrikoak eta oinazturarenak ere egingo dira, nutrizio-aholkuekin, ingurumen-kontzientziaziorako tailerrekin, zuzeneko elkarrizketen set batekin eta mugikortasun elektrikoari eskainitako gune batekin. Bertaratzen direnek segway-ak eta patineteak erabili ahal izango dituzte horretarako espresuki egokitutako zirkuitu txiki batean.

Aurreikusita dauden kirolak honako hauek dira: gimnasia, triatloia, errugbia, piraguismoa, badmintona, futbola, eskubaloia, boleibola, hockeya, mahai-tenisa, atletismoa, karatea, boxeoa, surfa, izotz-kirolak, eskrima, urpeko jarduerak, boloak, neguko kirolak, halterofilia, judoa, borroka olinpikoak, mendia eta eskalada, igeriketa, patinajea, pilota, arrauna, squash, taekwondoa, tenisa, arku-tiroa eta bela.