Bazen behin komun-ontzi bat…

Komun-ontziek eta konketek, beste gauza guztiek bezala, badute bere historia. Vienako Altzairuen Museoan historia hau azaldu nahi izan dute, azken finean, garbitasunarena ez da bakarrik gure eguneko gizakien kontua. Erakusketa honetan, higiene pertsonalaren garapena ikus daiteke hau posible egiten zuten tresna eta altzairuen bidez. Konketak, bidetak, komun-ontziak, orraztaileak… elementu hauek guztiak ikusgai daude, batzuk Behe Erdi Arokoak.
Erakusketako zuzendaria den Eva Ottillinger-en esanetan, erakusketa honek, bisitariengan sortzen duen jakingura eta txundiduraz gain, balio historiko itzela du. “Eguneroko kulturaren eta higienearen inguruko kezkak planteatzeko aukera bat da” adierazi du Ottilingerrek. Erakusketan 200 pieza dira ikusgai, gehienak nobleziak erabilita. “Aurreko mendeetan ere jendea bere higieneaz kezkatzen zen, baina beste modu batera. Etxebizitzetan ez zegoen komunik eta, ondorioz, garbiketa lanak tresna mugikorrekin burutu behar ziren” azaldu du Ottillinger-ek.
Ikusgai diren piezen artean, honako hauek azpimarra daitezke: XVIII. Mendeko bidetak (Madame Pompidurrek erabilitakoak, adibidez), Luis XIV.ak erabilitako konketak…
XIX. mendean, gaur ezagutzen ditugun komun-gelak azaldu ziren, eta hauekin batera, higienea demokratizatu egin zen. Komun-ontziren hazkundearekin batera, lanbide berria sortu zen, iturginarena, alegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.