Amaginarrebak 9000 euro eman behar dizkio errainari

Espainiar Epaitegi Gorenak erabakitakoaren baitan, María del Carmen F.F-ek 9.000 eurotako kalte-ordaina ordaindu behar dio bere errainari. Epaitegi Gorenak Huelvako Entzutegi Probintzialak aurretik emandako epaia berretsi du eta emakumeak bere errainari aipatu kopurua ordaindu beharko dio honek duen semea bere senarrarena, hots, akusatuaren semearena ez dela hedatzeagatik. Kalte-ordainketaz gain, epaitegiak haurraren aitatasunaren inguruko zalantzak hedatzen jarraitzea ere debekatu du.
María del Rosario G.-ek bere amaginarreba salatu zuen honek pertsona desberdinei izandako semea bere senarrarena ez zela adierazteagatik. Frogatu ahal izan diren datuen arabera, María del Rosario 2001an ezkondu zen akusatuaren semearekin. Senarrak, istripu larria izan zuen hiru urte lehenago eta honen ondorioz lanerako ezintasun iraunkorra eman zitzaion. Hori dela eta Maria del Carmenek depresioak izan dituela onartu du, eta hainbat gauza pentsatu gabe esaten dituela onartu du, horien artean, bere bilobaren aitatasunaren inguruko zalantzak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.