Itsuentzako aldizkari pornografiko bat

Irudi sexualez beteta den gizarte honetan itsuak marginatuak izan direla dio sortzaileak eta horregatik ideia hau garatu nahi izan du.

Lisa Murphy kanadiar argazkilariak itsuentzako aldizkari porno bat garatu du. Ekimen horren izena Tactile Minds da eta bertan, biluzik diren gizon eta emakumezkoen erreliebezko argazkiak aurki daitezke. Testua, noski, Braille formatuan dago. Ale bakoitzean horrelako hamazazpi irudi azaltzen dira.

1970an, jada, Playboy aldizkari ezagunak Braille formatuko testua zuen edizio berezia kaleratzen hasi zen, baina argazkirik gabe. Murphyren ustez, irudi sexualez beteta den gizarte honetan itsuak marginatuak izan dira eta horregatik ideia hau garatu nahi izan du.