Sexua lagunen artean?

Gaur egun, bikote batek eskatzen duen konpromisorik gabe sexu-harremanak izatea gero eta normalagoa da, baina horrek ez du esan nahi gauza erraza denik

Sarritan, lagunen artean sexu-harremanak izateko aukera aurkezten da. Horrek, arazo bat plantea diezaieke bi kideei, sexu-harremanak izan ondoren, zaila baita adiskidetasun harremana berean mantentzea. Orduan zer, adiskidetasuna ala sexua?

Gaur egun, bikote batek eskatzen duen konpromisorik gabe sexu-harremanak izatea gero eta normalagoa da, baina horrek ez du esan nahi gauza erraza denik, esan bezala, adiskidetasun harremana kolokan jartzen delako, onerako zein txarrerako.

Amodiorik gabeko harremanak izan badira eta guztiz laketgarriak izan daitezke. Hori, adibidez, elkar ezagutzen ez diren bi pertsonen artean ematen diren sexu-harremanen kasua litzateke. Ezagutzen ez diren bi pertsonen artean, kitzikapen sexuala guztiz posiblea da, eta sexu-harreman horretan, amodiorik ez da izango, nahiz eta ondoren azaltzea posible izan. Lagunen kasua desberdina da, adiskidetasuna nolabaiteko amodio harremana ere badelako. Ondorioz, konpromisorik hartu ezean, harremana kolokan jar daiteke, batez ere, egoera behar baino gehiago luzatzen bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.