Tximinoek Shakespearen lan bat idatz dezakete?

Jesse Andersonek dio 1913an Emile Borelek agertutako Tximino Infinitoaren Teorema askatu duela, baina emaitza ez guztiz zuzena

Estatu Batuetako Jesse Anderson programatzaileak baieztatzen duenez, lehen aldiz, “zenbait milioi tximinok” William Shakespearen lan bat berridaztea lortu du. Modu honetan, Andersonek ‘Tximino infinitoaren teorema’ askatu omen du. Teorema hau estadistikako buruhauste klasiko bat da. Oinarrian, teoremak planteatzen du zenbat denbora beharko luketen milio bat tximinok (metaforikoak) ‘Hamlet’ bezalako lan bat idazteko.

Benetazko tximinoen faltan, Andersonek Amazonen EC2 hodei konputazionala erabili du teorema askatzeko. EC2an oinarrituta, Andersonek milioka tximino birtual sortu eta ‘idazten’ jarri ditu. Bere esperimentoan, tximino bakoitzak ‘a’ eta ‘z’ bitarteko letra bat sakatu behar zuen, eta sakatutako letra lan originalarekin bat egiten zuen bakoitzean, hau osatutzat jo zuen estatubatuarrak. Kritikoen esanetan, puntu honetan amarru egin du Andersonek. Izan ere, Emile Borel matematikariak agertutako teorema originalean zehazten den bezala, letra guztiak ordena zuzenean idatzi behar dira, hasieratik amaieraino, lana osatutzat eman ahal izateko. Horrela, hainbat urte ondoren tximinoek lan osoa idaztea lortuko balute baina azken letran kale egingo balute, esperimentua ez zuzena izango litzateke.

Esperimentoa egiteko, Anderson Shakespearen ‘Amorante baten kereila’ olerkian oinarritu da. Olerki honek 11.638 karaktere ditu eta kontutan hartzen bada ingeles hizkuntzak 26 letra dituela, aplikatu beharreko formula honakoa litzateke: Xn = (1-(1/26)11638)n, Wikipediaren arabera, (‘n’ tximino idazleen kopurua litzateke). Antzeman daitekeen bezala, emaitza ezin besarkatuzko kopurua da, baina ‘Hamlet’ bezalako lan batekin lortuko litzatekeena baino txikiagoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.