Zulo itzela Artikoko ozono geruzan

Artikoaren gainean dagoen ozono geruza den zuloa gero eta handiagoa da eta adituek diotenez, lehen aldiz Antartikoan den zuloa bezain handia da. Azken neurketen arabera, Artikoaren gainean den zuloak Alemaniaren azalera baino bost aldiz handiagoa da. Nature aldizkarian argitaratu den ikerketaren arabera, zuloa Ipar Poloan den hotz handiaren eraginez handitu da. Gainera, azken asteetan, Errusia eta Mongolia aldera mugitu da, zonalde hauetan erradiazioa nabarmenki handitu delarik.Satelitearen bidez hartutako irudien arabera, ozono galera 15 eta 23 kilometroko altuera bitartean eman dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.