John Lennonen hagina enkantean 11.400 eurotan

Azaroaren hasieran John Lennonen hagin bat enkantean jarriko dute. Aditzera eman dutenez, hasierako prezioa 11.400 eurotakoa izango da. Enkantea Manchesteren burutuko da eta abeslariak zuen etxekoandre batek 45 urtez mantendu izan duenari esker burutu ahal izango da. Lennonek Dorothy Dot Jarlett-i eman omen zion hagina. Jarlettek 1964 eta 1968 bitartean lan egin zuen Lennonek Weybridgen zuen etxean. Antza denez, etxekoandrearen alaba taldearen jarraitzaile sutsua zen eta Lennonek opari gisa eman zion. Hau ez da abeslariaren objetu bitxi bat enkantean jartzen den lehenengo aldia, iaz Tittenhurst Parken zuen etxeko komuna 15.000 dolarretan saldu baitzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.