Porno grabazioa Vatikanok Pragan duen enbaxadan

Emergentzia mediku baten aitzakiaz eta bertako langileak beldurtuz, Jaroslav Barták txekiar medikuak Vatikanok Pragan duen enbaxadan sartu eta film porno bat grabatzea lortu du. Txekiar TV Nova telebista kanalaren arabera, Bartákek enbaxadan oso arriskutsua izan zitekeen birus bat zegoela esanez aurkeztu zen. Izututa, bertako langileak ospa egin eta talde medikua zirelakoan aktore eta langile desberdinak sartu ziren barruan. Pelikulan Bartak bera aktore azaltzen da eta bere asmoa egoitza horretan bertan sexu esplizituko eszenak grabatzea bazen ere, azkenean ez zuten horrelakorik lortu.
Poliziak Barták atxilotu du, baina ez Vatikanoko enbaxadan modu horretan sartzeagatik. Antza denez, pelikulako zenbait aktorek Barták salatu dute bortxatu egin dituelako. Salaketa hauei esker jakin izan da Bartákek egindako engainua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.