Coca Cola Light-en mende 10 urtez

Claire Ayton 36 urteko emakume bat da eta hamar urtez Coca Cola Light edariaren mende egon da. Horrela, emakume britainiar honek, hamar urte eman ditu, egunero, aipatu edariaren lau litro edaten zituen, eta dosi horretara iristen ez bazen, drogamendekotasunari berezkoak zaizkion sintomak izaten zituen: buru min handiak, nekea…

Antza denez, Aytonek edari hau bere pisua kontrolatzeko hartzen hasi zuen. Horrela, gosarian kafesne bat hartu eta, ondoren, egun osoa Coca Cola Light edaten ematen zuen. Dieta kaxkar hau jarraitu arren, bere medikuak ez zuen inolako irregulartasunik aurkitu bere gorputzean, nahiz eta ordurako emakumea gaizki sentitu. Azkenean, hipnosisa erabiltzen duen terapeuta batek bere arazoen jatorria aurkitu ahal izan du. Izan ere, Aytonek 1.500 euro baino gehiago gastatu izan du, urtero, edari hau erosten. Russell Hemming hipnoteraupetaren esanetan “edari batekiko izan dudan mendekotasun kasurik zailena izan da hau”. Hipnosi terapiari esker, Aytonek ez du Coca Colarik probatu azken hiru hilabetetan. Coca Colaren ordez, emakumeak bi litro ur edaten omen ditu eta berak onartzen duen bezala, askoz hobeto sentitzen da orain.
Pisu arazoak dituen jende askok uste du edari dietetikoak lagungarri izan daitezkeela, baina estatubatuar ikerlari talde batek frogatu ahal izan duen bezala, edulkoratzaile artifizialek elikagai goxoak hartzeko gogoa pizten dute eta, ondorioz, kontrako efektua lortzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.