Kultura denen esku, Topo Pass txartelarekin

KALEa elkarteak Topo Pass txartela salgai jarri du. Horri esker, Euskal Herriko kultura komunitatearekin bat egin eta abantaila anitz ukan daitezke, hala nola prezio bereziak kontzertuetan, ikusgarrietan, zinemetan edota museoetan

Euskal Herriko kultura ekitaldiak, artistak eta programazio tokiak biltzen dituen webgune bat sortu ondoren, KALEa elkarteak abantaila eta prezio interesgarri frango eskaintzen dituen txartel bat ateratzen du orain. Kontzertuak, ikusgarriak, festibalak, bestak, zinema, museoak, erakusketak, jatetxeak, saltokiak, txartel hori baliatzeko paradak ez dira eskaz izanen, kontutan harturik gainera, parte-hartzaileen zerrenda etengabe garatzen ari dela. Topo Pass txartela 5 eurotan eros daiteke eta aski da pegatina duten partaide-tokietan aurkeztea, abantaileetaz gozatzeko.

Topo Pass txartela, ondoko tokietan atxeman daiteke : Baiona (Elkar), Biarritz (Eki liburudenda), Kanbo (Accord elkartea, mediateka), Ezpeleta (Bertso Berriak liburudenda), Hazparne (Xuriatea), Hendaia (Zugana Kanttu ostatua), Donibane-Lohizune (Le Select zinegela).

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.