AEBetako familia ugari ezagunenak 20. semea izango du

Jim Bob eta Michelle Duggar Estatu Batuetako familia ugari ezagunenaren buru dira. Izan ere, bikote honen eta bere beste hemeretzi seme-alaben gora-beherak ’19 kids and counting’ (19 haur eta gehitzen) telebista saioan jarrai daitezke. Hemeretzi seme-alabekin nahiko ez omen dute eta berriki, bere web orrialdean, hogeigarren bat ere espero dutela iragarri dute. 45 urte dituen Michellek adierazi duenez, azken erditzea eta gero, hemeretzigarrena azkena izango zela uste zuen, kirofanoan bere bizitza eta bere alaba txikiarena arriskuan izan baitziren. Hala ere, bi urte beranduago, berriz ere, haurdun geratu da, eta arazorik izan ezean, datorren urteko apirilean familiaren 22. kidea jaioko da.
Bikote hau Arkansasen bizi da eta oso kristau fededunak dira. Horrela, antisorgailurik inoiz erabili ez dutela onartzen dute. Bikoteak duela bi urte bere lehen iloba izan zuen, eta beraz, jaioko den haur berria, bera baino zaharragoa den haur baten osaba izango da. Semerik zaharrenak 23 urte ditu, eta orain arte gazteena denak, berriz, 2. Hemeretzi anai-arreben izen guztia J letraz hasten dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.