Zein azalpen eman asto batekin sexu harremanetan harrapatzen bazaituzte?

28 urteko gizon bat atxilotua izan da Zimbabwen asto batekin larrua jotzen ari zenean ustekabean harrapatua izan ondoren. Sunday Moyo, horrela deitzen da gizona, animalien kontrako bortxakeriagatik epaitua izango da. Gertaera, berez, oso bitxia bada ere, harrigarriena Moyok emandako aitzakia da. Bere esanetan, berak prostituta baten zerbitzuak kontratatu omen zituen, baina hau, bapatean, eta bera konturatu gabe, astoa bilakatu zen.
Polizia-agenteak ohiko ibilbidea burutzen ari ziren eta Moyoren etxera hurbiltzean, bere harridurarako, astoa lurrean botata eta lotuta izateaz gain, gizonak zakila sartzen ziola ikusi zuten. Atxilotua izan ondoren eta emandako aitzakiak ikusita Monyok azterketa psikiatrikoa pasa behar zuela erabaki zuen epaileak.
“Asto bat naizela uste dut. Ez dakit zer gertatu zen tabernatik atera nintzenean, baina astoarekin guztiz maiteminduta nago” adierazi zuen Moyok. Imagina dezakezuenez, epaitegian izan ziren barreak nabariak izan ziren. Moyok berriz, ez zuela salaketaren arrazoia ulertzen adierazi zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.