Jokalaria erahila protestatzeagatik

Brasilgo Ceará herrian jokatzen ari zen afizionatu mailako futbol partida batean epaileak jokalari bat erahil zuen honek protesta egin zuelako. Gainera, epailea gustora geratu ez zelakoan edo, hildako jokalariaren anaia ere larriki zauritu zuen.
Barreira eta Redención taldeen artean jokatzen ari zen partidan, epaile lanak betetzen ari zen 26 urteko Francisco Edio Gregorio Chavesek falta bat adierazi zuen. 28 urteko José Ramos da Silva jokalariak, adierazitakoarekin ados ez eta epailearengana zuzendu zen protesta eginez. Momentu horretan, epaile eta jokalariaren artean eztabaida handia sortu omen zen eta ondorioz, epaileak laban bat atera eta jokalaria bularran sastatu zuen. Eztabaida piztuta zegoela bere anaiaren laguntzan joan zen Francisco das Chagas de Silvak ere beste lau labankada jaso zituen sorbaldan.

Brasilgo Ceará herrian jokatzen ari zen afizionatu mailako futbol partida batean epaileak jokalari bat erahil zuen honek protesta egin zuelako. Gainera, epailea gustora geratu ez zelakoan edo, hildako jokalariaren anaia ere larriki zauritu zuen.Barreira eta Redención taldeen artean jokatzen ari zen partidan, epaile lanak betetzen ari zen 26 urteko Francisco Edio Gregorio Chavesek falta bat adierazi zuen. 28 urteko José Ramos da Silva jokalariak, adierazitakoarekin ados ez eta epailearengana zuzendu zen protesta eginez. Momentu horretan, epaile eta jokalariaren artean eztabaida handia sortu omen zen eta ondorioz, epaileak laban bat atera eta jokalaria bularran sastatu zuen. Eztabaida piztuta zegoela bere anaiaren laguntzan joan zen Francisco das Chagas de Silvak ere beste lau labankada jaso zituen sorbaldan.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.