WhatsApp: 11.500 mezu segunduro

Arazoak arazo, WhatsApp aplikazioa aplikaziorik arrakastatsuenetakoa bilakatu da Smartphone eta Tablet erabiltzaileen artean. Horrela, aditzera eman diren datuen arabera, egunero mila milioi mezu partekatzen dira aplikazio honen bidez. Datu hauek aintzat hartuta, orduro 41.666.667 mezu bidaliko lirateke, 694.444 mezu minuturo eta 11.574 segunduro.
Aplikazio hau iPhoneko erabiltzaileentzat soilik jarri zen abian, baina jada Android, Blackberry, Windows Phone eta Symbian-en ere erabil daiteke.
Aplikazio honek mezuak doan bidaltzea ahalbidetzen duenez, honen erabiltzaileek SMS eta MMS zerbitzuak alde batera utzi dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.