Facebook internautak miatzen

Facebook da, 800 milioi erabiltzaileekin, munduko gizarte sarerik hedatuena. Jakitera eman denez, bi cookieren bidez, Facebookek internauten inguruko informazioa jasotzen du, nahiz eta Facebookeko profila ez izan. Cookie hauei esker, Facebookek internauten ohituren, afiliazio politikoaren, sinismen erlijiosoen edota sexu joeren inguruko informazioa biltzen du.
USA Today egunkarian lan egiten duen Byron Acohido kazetariak jakin ahal izan duenez, Facebookek bi cookie uzten ditu erabiltzaileen nabigatzaileetan. Horietako batek Facebook profila duten erabiltzaileak miatzen ditu eta besteak, berriz, beste guztiak. Cookiak Facebookeko webgunean sartzean instalatuko lirateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.