Munduan diren liburu guztiak

Google da munduan den enpresarik handienetako bat. Burutzen dituen lan desberdinen artean, azkenetako bat, munduan diren liburu guztien zenbaketa izan da. Googlek egindako zenbaketaren arabera, 129.864.880 liburu dira orain arte argitaratutakoak. Zenbaketa egiteko, Google liburutegi eta erakunde desberdinetako katalogoetan ezezik, bere baliabideetan ere oinarritu da.
Google historian zehar eta mundu osoan argitaratuak izan diren liburu guztiak zenbatzen saiatu da. Zenbaketa honen xedea Google Books delako katalogoa ahalik eta osoen izatea lortzea da, eta horretarako, beharrezkoa du jakitea zenbat liburu diren hauek guztiak eskaneatu ahal izateko.
Zenbaketa egiteko, Googleko ingeniariek iturri anitzetako liburuen informazioa bateratzen dituen algoritmoa erabili dute. Iturrien artean, besteak beste, liburutegiak, WorldCat, herrialde desbedinetako katalogoak eta hornitzaile komertzialak aurkitzen dira. Bestalde, liburu kopurua etengabe hazten ari dela azpimarratu dute.

Google da munduan den enpresarik handienetako bat. Burutzen dituen lan desberdinen artean, azkenetako bat, munduan diren liburu guztien zenbaketa izan da. Googlek egindako zenbaketaren arabera, 129.864.880 liburu dira orain arte argitaratutakoak. Zenbaketa egiteko, Google liburutegi eta erakunde desberdinetako katalogoetan ezezik, bere baliabideetan ere oinarritu da.Google historian zehar eta mundu osoan argitaratuak izan diren liburu guztiak zenbatzen saiatu da. Zenbaketa honen xedea Google Books delako katalogoa ahalik eta osoen izatea lortzea da, eta horretarako, beharrezkoa du jakitea zenbat liburu diren hauek guztiak eskaneatu ahal izateko.Zenbaketa egiteko, Googleko ingeniariek iturri anitzetako liburuen informazioa bateratzen dituen algoritmoa erabili dute. Iturrien artean, besteak beste, liburutegiak, WorldCat, herrialde desbedinetako katalogoak eta hornitzaile komertzialak aurkitzen dira. Bestalde, liburu kopurua etengabe hazten ari dela azpimarratu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.