Basauriko ipuin erotikoen XVII. edizioa

Basauriko Euskabila Elkarteak antolatzen duen euskarazko Ipuin Erotikoen lehiaketak bere XVII. edizioa ospatuko du aurten. Parte hartu nahi duten guztiek jada bere lanak bidaltzen has daitezke, baina beti ere honako arau hauek beteta:

• Bidaltzen diren lanak argitaragabeak izan behar dute.
• Parte-hartzaileek gutxienez 16 urte izan beharko dute.
• Lanak A4 formatuan aurkeztu behar dira. Ipuin luzera gutxienez bi orrialdekoa izan behar du, eta gehienez 10 orrialdeetakoa.
• Idaz-makinaz zein ordenagailuz idatzitako lanak aurkez daitezke.
• Parte-hartzaileek lanak gutun-azal batean aurkeztu beharko dute. Kanpoaldean lelo bat besteri ez dute idatzi behar eta barrukaldean ipuina eta egilearen datu pertsonalak. Emailez bidalitako lanen kasuan ipuina eta egilearen datuak artxibo desberdinetan bidali beharko dira.
• Aipatu gutun-azalan, egilearen datuak eta ipuina ezezik, originalaren hiru kopia ere sartu behar dira. Hau guztia beste gutun-azal handiago batean sartu beharko da. Hau guztia honako helbidera bidali behar da: Euskarabila Elkartea. Ipuin Erotikoen XVII.Lehiaketa. 146 P.K. 48970. Basauri.
• Emailez bidaltzen diren lanak honako helbidera bidali behar dira: euskarabila@topagunea.com
• Lanak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 20an amaituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.