Aurora Polarrak

Eguzkiak energiaz beteta dauden partikulak askatzen ditu: ioiak, protoiak eta elektroiak. Hauek guztiek, abiadura handiz bidaiatzen duten espazioan zehar, 320 eta 704 kilometro segunduro bitartean. Abiadura horretan, partikula hauek 130 eta 60 ordu bitartean behar dute gure planetaraino iristeko. Eguzkiak askatzen dituen partikula hauen guztiek osatzen duten multzoa eguzki-haizea izenarekin ezagutzen da.

Eguzki-haizea osatzen duten partikulak gure planetaraino iristen direnean, Lurrak sortzen duen eremu magnetikoarekin egiten dute topo. Eremu magnetiko hau, planetaren gunean den, eta burdin asko duen, nukleoaren errotazioaren ondorioa da. Talka egitean, partikula hauek ‘harrapatuta’ geratzen dira eta indar magnetikoak jarraituz ionosferara iristen dira.

Ionosfera lur azaletik 60-100 kilometrotara dagoen atmosferako geruza da. Eguzkitik askatutako partikulak ionosferara iristen direnean, bertan diren gas partikulekin egiten dute topo. Talka hauen ondorioz, ionosferan argi bereziak proiektatzen dira. Ipar hemisferioan, fenomeno hau urritik martxorarte ematen ohi da.

Aurorek azkar aldatzen diren itxura, egitura eta kolore desberdinak azaltzen dituzte. Koloreak, adibidez, eguzki-haizean diren partikulen osaketa molekularra eta hauek duten energiaren araberakoak izango dira. Horrela, oxigeno molekulek kolore berde eta gorriko argia sortzen dute, nitrogenoak urdin kolorekoa eta burniak gorri kolorea ematen dio auroraren ertzei.

Aurora Borealak etengabe aldatzen dira itxuraz eta kolorez. Aldaketa hauek, eguzki-haize boladen eta lurreko eremu magnetikoaren arteko interakzioaren araberakoak dira. Eguzki haizeak oso karga elektriko handia du eta komunikazioetarako erabiltzen diren uhin elektromagnetikoetan eragin dezake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.