Angry Birds Space errekorrak hausten

Angry Birds jokoa sakeleko telefonoetarako den jokorik arrakastatsuena da eta bere azken bersioak, hots, Space izenekoak, errekor guztiak hausten ari da. Horrela, jokoa ekoizten duen Rovio konpainiak emandako datuen arabera, hilabete eskas batean jada 50 milioi deskarga izan dira.
Jokoak, sakeleko telefonoko bertsio guztietarako ezezik (iOS, Android…) telebista saio bat ere izango du. Antza denez, jokoaren sinpletasuna omen da 2009an sortutako joko honen arrakastaren gakoa. Rovion erronka berriak prestatzen ari dira.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.