Extralurtarrekin harremanetan jartzeko enbaxadorea

Ingalaterrako ‘Sunday Times’ egunkariak Nazio Batuak erakundeak extralurtarrekin harremanetan jartzeko enbaxadore bat izendatzeko asmoa duela argitaratu berri du. Beti ere aipatu egunkarian argitaratutako informazioaren arabera, postu hori lortzeko pertsonarik egokiena, gaur egun Espazio Gaietarako Bulegoko (UNOOSA) zuzendaria den Mazlan Othman izango litzateke.
Albiste honen aurrean, Nazio Batuek komunikatu bat kaleratu behar izan dute. Bertan, albistea ‘burugabetzat’ jotzen da. Albistearen arabera, Othmanek Erresuma Batuan burutu behar diren jardunaldi batzuetan parte hartu behar zuen gai honen inguruan hitzegiteko, hots, enbaxadore postuaren inguruan. UNOOSAk Othmanen parte hartzea baieztatu du, baina ez extralurtarren inguruan hitzegiteko, asteroide eta zabor espazialaren inguruan hitzegiteko baizik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.