Dirurik ez? Sortu zure moneta propioa

Krisiaren aurrean imaginazioa erabili behar izaten da aurrera egin ahal izateko. Horixe da, hain zuzen ere, Londreseko Brixton barruti ezagunean egin dutena. Hau, Londresen den barrutirik txiroenetako bat da eta, diru faltan, bere moneta propioa sortu dute: Brixton Pound delakoa.

Britain Handian ez da hau bezalako ekimenik debekatzen duen legerik eta Brixtonen diren dendari eta merkatari desberdinen porrot egitear den ekonomiarentzat oso lagungarri suertatzen ari da. Oso ideia originala dela pentsa daiteke baina XVII-XVIII. menderarte hiri bakoitzak bere moneta propioa izaten zuen. Aurreko mendean, antzeko ekimenak eman ziren Estatu Batuetan 30ko hamarkadan edota Argentinan mendearen azken urteetan.

Moneta propioa sortzeak lan handiak ematen ditu eta, horregatik, ziklo ekonomiko positiboetan ez dira horrelako ekimenak sortzen. Krisi garaietan, ordea, merkatariek bere negozioak lanean mantentzeko alternatibak behar dituzte, eta hau, ezagunetariko bat da.

Brixtonen kasuan, jada 200 denda baino gehiago dira moneta hau onartzen dutenak. Billeteetan, auzoan jaiotako pertsonairik ezagunenak azaltzen dira, hala nola, David Bowie rock izarra edota Luol Deng saskibaloi jokalaria. Brixtonen, ekimen honekin dirua demokratizatzen ari direla uste dute, modu honetan, komunikate txikiek bere ekonomiaren gaineko kontrol gehiago dutelako.

Ekimena oso arrakastatsua da eta jada Ingalaterrako beste zenbait herritara zabaldu da (Totnes, Stroud eta Lewes). Hala ere, ekimen honen benetazko pisua uda baino lehen ikusi ahal izango da, milioi erdi biztanle dituen Bristol hiriak horrelako ekimena martxan jarriko baitu udalaren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.