Neskalagunak alokairuan

EEBBetan posible da gizarte sareetan ‘neskalagun’ diren nesken zerbitzuak alokatzea

EEBBetako webgune batek (girlfriendhire.com)alokairuzko neskalagun digitala izateko aukera ematen du. Hilero bost dolar ordainduta, gustoko duzun neska bat zure neskalagun birtuala izango da eta zure lagunen inbidia piztu edo neskalagun ohia jeloskor jarri ahal izango duzu.

Webguneak eskaintzen duen zerbitzuen artean, alokatzen duzun neskalagunak telefonoz ere dei zaitzake. ‘Amodiozko’ erlazioak soilik eskaintzen dira, hots, sexu gabekoak. Horrela, neskalaguna alokatuta, honek Facebooken lagun egingo zaitu, amodizoko mezuak bidaliko dizkizu eta, oro har, benetazko neskalagun batek egingo lituzkeen gauzak egingo ditu.

Momentuz, webguneak arrakasta handia lortu du eta honek, ekimen honen izaera etikoaren gaineko eztabaida piztu du.