Nomofobia: mugikorra etxean ahazteari beldur

Datu horiek teknologiarekiko dugun menpekotasuna adierazten duten adibide batzuk besterik ez dira. Baina menpekotasun hori gaixotasun ere bilaka daiteke. Horrela, Estatuan ia biztanle guztiek dute sakelako telefonoren bat (askok bi ere badituzte). Izan ere, estatuko datu hauek Txina, Estatu Batuak edota Frantziako datuek gainditzen dituzte. Espainia da, beraz, biztanleko telefono gehien duen estatua.

Centro de Estudios Especializados en Trastornos de Ansiedad (CEETA) elkarteak egin duen ikerketa baten arabera, sakelako telefonoen erabiltzaileen erdiak baino gehiagok antsietate maila altuak azaltzen ditu telefonoa galdu, bateria agortu edota estaldurarik gabe geratzen denean. Nomofobia pairatzen dutenek, antsietate maila altua azaltzen dute telefonoa etxean ahaztuta uzten dutenean: egongaiztasuna, oldarkortasuna, kontzentrazioa mantentzeko arazoak…

Sakelako telefonoen erabiltzaileen erdiak baino gehiagok antsietate maila altuak azaltzen ditu telefonoa galdu, bateria agortu edota estaldurarik gabe geratzen denean

Aipatu ikerketaren arabera, gero eta gehiago dira gaixotasun hori duten erabiltzaileak. Izan ere, smartphone delakoak direla eta, sakelako telefonoetako erabiltzaileek menpekotasun gehiago izaten dute: Whatsapp, Twitter, Facebook eta antzeko aplikazioekin gero eta denbora gehiago ematen dute pantaila txikiaren aurrean.

18 eta 24 urte bitarteko gazteak eta emakumeak dira, batik bat, erasan hau pairatzen dutenak. Bestelako menpekotasun kasuetan bezala, irtenbidea ez da erraza. Hori gradualki eman beharko da, telefonoa gero eta denbora gutxiago erabiliaz. Gainera, telefonoaren erabilera eguneko une zehatzetara mugatu behar dela ikasi behar da. Horrela, bazkaltzen edo afaltzen ari garen bitartean ez dugu zertan telefonoa gure eskuetan izan beharrik. Modu berean, gaueko ordu txikiak lo egiteko dira eta ez telefonoa erabiltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.