Esaten dena eta benetan esan nahi dena

Stanford Unibertsitateko psikologo talde batek benetan esan nahi dena ondoriozta omen dezakeen algoritmo bat garatu du. Science aldizkarian azaldutakoaren arabera, momentuz, algoritmoa soilik hitz joko sinpleetan erabil daiteke.

“Linguistika eta filosofiak beti izan dute interesa pragmatikan, hots, testuinguru zehatz batean hitzen esanahiaren ulermenean” azaldu du Stanford Unibertsitateko Psikologia Saileko Michael Frankek. Azken 25 urteetan, Frankek adierazi duenez, asko aurreratu da hitzak eta hauen benetazko esanahi ulertzen duten ordenagailuetan. Izan ere, gizakion komunikazioan, hitzetan diren aldaera txikiek hauen esanahia alda dezakete; hitz guztiek ez dute esanahi bera testuinguru edo momentuaren arabera. Ordenagailuek, orainarte, ezin izan dute bereizketa hori egin.