Liburu elektronikoak paperezkoen aurretik EEBBetan

Aurtengo lehen hiruhilekoan liburu elektronikoen bidez lortutako diru sarrerak ohiko liburuen bidez lortutakoak baino handiagoak izan dira lehen aldiz. Liburu elektronikoen salmentatik lortutako etekinak, soilik EE.BBetan, ia 300 milioi dolarretakoak izan dira

Aurreikusita zegoena errealitate bilakatu da, liburu saltzaile eta editoreen zoritxarrerako: liburu elektronikoek ohiko liburuek baino arrakasta gehiago dute merkatuan. Horixe da, behintzat, EEBBetako merkatuetan lortutako datuek aditzera ematen dutena. Izan ere, gailu elektronikoen bidez liburuak irakurtzea gero eta arruntagoa da gizarte aurreratuenetan.

Aurtengo lehen hiruhilekoan lortutako emaitzen arabera, ebookei esker lortutako etekinak 282,3 milioi dolarretakoak izan dira, iaz baino ia %30 gehiago. Ohiko liburuen kasuan, hau da, paperezko liburuen kasuan, etekina 229,6 milioitako izan da eta hazkundea, aurreko urtearekin alderatuta, %2,6koa izan da.

Adituen ustetan, joera hau datozen hilabeteetan gehiago azpimarratuko da, tablet belaunaldi berriak direla eta gero eta jende gehigo irakurketa digitalera salto egingo baitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.