Bular handiegiak izateagatik kaleratua

Lauren Odesek, 29 urtetako emakumeak, bere lanpostua galdu du bere janzkera zela eta bularrak intsinuatzen zituelako eta horrek bezeroak distraitu egiten omen zituelako. Horixe da behintzat, kaleratua izan baino lehen bere nagusiak esaten ohi ziona.

Odesek judutar batzuk agintzen zuten lentzeria enpresa batean egiten zuen lan. Bertan, bulegoko lanak betetzen zituen, ordenagaluan datuak sartuz etab… Lanean hasi eta bi egunetara lehen ohar bat jaso zuen bere janzkera zela eta. Antza denez, bularrak erdi agerian uztean bezeroak distraitu egiten ziren. Odesek berak adierazi duenez, lanean hasi baino lehen ea lanerako janzkera bereziren bat jantzi behar zuen ala ez galdetu zuen eta printzipioz ezezkoa eman zioten. Hori dela eta, egunero janzten ohi zuen arroparekin lan egitea erabaki zuen.

Baina ikusi ahal izan den bezala, arropa hori ez zen nagusien gustokoa, Odesek dioenez hauek judutar ortodoxoak direlako. Ikuskatzaileak bularrak hainbeste ez erakusteko eskatu zionean txantxetan ari zela uste zuen Odesek. Ondoren bata gorri bat jartzeko eskatu zioten. Bestelako arropa erostera irten behar zenean kaleratu behar zutela esan zioten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.