Bala buruan eta ibili munduan

Xu Fangyao txinatarrak 60 urtez bala bat buruan sartuta izan du eta, hala ere, bizitza ‘normala’ eramatea lortu du. Xuk Koreako Gerran tiroa jaso zuen buruan eta 60 urte beranduago, medikuek bala ateratzea lortu zuten.
86 urteko Xu-k bizitza osoa buruko min handiekin pasa du. inork gutxik pentsa zezakeen min horren jatorria buruan zuen bala izan zitekeenik. Mina ezin jasanez medikura jo eta erradiografia bat egin ostean, medikuek burmuin ondoan bala  bat zuela ikusi zuten harrituta. Xuk buruan tiro bat jaso zuela oroitzen du, baina guda zelaian bertan zen ospitalean atera omen zioten. Xuk ez zekiena zen, ez bat, bi tiro jaso zituela. Ondorioz, bala bat ateratzean medikuek amaitutzat eman zuten bere lana, beste bala bat barruan utziz.
Zorionez Xurentzat, bigarren bala hau ez zen burmuinetik hain gertu, eta hori dela eta, aipatu buruko mina ezik, bala horrek ez dio bestelako lesiorik sortu.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.