Aldaketarik gabe sexu jarreretan

Homo Sapiens-aren sexu jarrera edo jokamoldeak ia aldaketarik gabe mantendu dira azken 40.000 urteetan.

Burgoseko Atapuerca Fundazioan ikusgai den ‘Sexua harrian’ izeneko erakusketan azaltzen denaren arabera, Homo Sapiens-aren sexu jarrera edo jokamoldeak ia aldaketarik gabe mantendu dira azken 40.000 urteetan.

Erakusketaren arduradun diren Marcos García eta Javier Anguloren esanetan, “gaur egun ditugun sexu jokabideak konstante kultural eta biologiko bat dira eta, gutxienez, 40.000 urtez mantentzen dira”. Horrela, aditu hauen esanetan, jada garai horietan gizakiok sexua plazerengatik praktikatzen zuten, eta gaur egun, ontzat hartzen ez diren zenbait sexu praktika ere jada ezagunak ziren: aho-sexua, vouyerismoa, masturbazioa edota zoofilia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.