Gero eta iruzur gehiago Interneten

Asociación de Internautas’ erakundeak aditzera eman duenez, estatu mailan, Internet erabiltzaileen %6,5 inguruk nolabaiteko iruzurra izan du Interneten. Gainera, erabiltzaileen %90ak nolabaiteko amen-omena jaso du emailaren bidez. Asociación de Internautasek emandako datu hauen baitan, 1,5 milioitik gora pertsona izango lirateke iruzurra jasan dituztenak, estatuan 23 milioitik gora Internet erabiltzaile baitaude. Gainera, Asociación de Internautaseko presidentea den Víctor Domingok adierazi duenez, kopuru hau askoz handiagoa ere izan daiteke. Izan ere, ikerlan honetan parte hartu duten internautek ezagutzen dituzten kasuen arabera, iruzurra jasan duten erabiltzaileen kopurua %37 izango litzateke.

“Gero eta iruzur kasu gehiago daude Interneten’ adierazi du Domingok. Asociación de Internautaseko presidentearen aburuz, hobe da segurtasun osoa ematen ez duten webguneetan sartzea eta sarean gure datu pertsonalak ez partekatzea. Hala ere, azpimarratzekoa da, Domingoren esanetan, estatuan den hezkuntza digital gero eta handiagoa.

Iruzur kopuruaren hazkundea azaltzeko krisia jotzen da arrazoirik nagusitzat. Mail kate bakoitzaren atzeanb beti interes ekonomiko ezkutu bat dagoela salatu du Asociación de Internautaseko abokatua den Ofelia Tejerinak. Zentzu horretan, gero eta ohikoagoak dira enplegu edota elkartasunarekin zerikusia duten mail-kateak. Horrela, inkestatutakoen hiru laurdenak lan eskaintza faltsuren bat mailaren bidez jaso duela salatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.