Borondatezko haurdunaldi etenduren kopurua hazi dira euskal gazteen artean

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak emandako informazioan oinarrituta Gazteen Euskal Behatokiak berriki ateratako datuen arabera, 2009 eta 2010. urteen artean borondatezko haurdunaldi etendura izan duten euskal nesken kopuruak gora egin du.

Horrela, aipatu epean borondatezko haurdunaldi etendura egin duten 15 eta 29 urte bitarteko emakumeen kopurua 1.887koa izan da, eta 15 eta 19 urte bitarteko neskena, berriz, 355koa. Datu hauek ordura arte zen joerari buelta eman diote, izan ere, 2009. urtera arte borondatezko haurdunaldi etenduren kopurua beheruntz jotzen zuen. Datu hauen arabera, berriz, %11ko gorakada eman da. 2010. urtean izan ziren borondatezko haurdunaldi etendura gehienak, %43a hain zuzen ere, 25 eta 29 urte bitarteko emakumeei dagozkie eta 19 urtetik beherakoen kasuan, %19.

Eusko Jaurlaritzak borondatezko haurdunaldi etenduren inguruan bildutako datu hauen arabera, etendura jazo baino aurreko bi urteetan emakume gazteenek  jo dute gehien osasun zentroetara antisorgailuak erabili edo kontrolatzeko. Hala ere, etendura bat izan duten 15 eta 19 urte bitarteko nesken %84ak ez zuen osasun zentroetara jo antisorgailuak erabiltzeko. Adinarekin ehuneko hauek jaitsi egiten dira, %70era 20-24 urtekoen artean eta %68ra 25-29 urte bitarkoen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.