Argi kutsadura: gaueko minbizia

1879an, Thomas Alba Edisonek bonbilla elektrikoa asmatu zuen. Hiru urte beranduago, New Yorkeko Pearl Street kalea bilakatu zen argiztapen elektrikoa izan zuen munduko lehen kalea. Argiztapen elektrikoak arrakasta handia lortu zuen eta munduko hiri garrantzitsuenak lasterketa bizian sartu ziren bere kaleak gauean argiztatuta izateko. 120 urte beranduago, behartzat jotzen zena arazo bilakatu da, izan ere, egun hirietan den gehiegizko argiztapena kutsadura bilakatu da, argi-kutsadura hain zuzen ere.

Argiztapen artifizialak bere biziko garrantzia izan du gizakion garapenean. Aintzinean, gure arbasoek suaz baliatzen ziren berotzeko eta piztiak uxatzeko. Su horiek zuzi bilakatu ziren eta horiei esker egunean zehar soilik buru zitezkeen jarduerak gauean ere burutu ahal izan ziren. Gizakiak argiztapen artifiala garatu zuen: olio-lanparak, kandelak, gas-argiztapena… eta azkenik, gaur egun nagusi den argiztapen elektrikoa.

Esan bezala, gehiegizko argiztepena, hainbat lekuetan (hirien kasu) arazo bilakatu da, ez bakarrik astronomoentzat (gehiegizko argiztapenak izarren behaketa oztopatzen du), baita bestelako gizakientzat (behar bezalako atsedena oztopatzen du) edo hainbat animalientzat (iluntasunean betetzen dituzte beharrezkoak dituzten hainbat jarduera).

Argi-kutsadura oso populatuak diren guneetan ematen da bereziki. Hirietan izaten den argiztapen elektrikoa dela eta argia atmosferako gas, aerosol eta esekiduran diren partikulen bidez barreiatzen da kaltegarria den disdira sortuz. Alferrik galtzen den argia, hainbat kasutan, %50ekoa izatera hel daiteke (kale-argiaren diseinuaren arabera). Ondorioz, behar bezalako argiztapena izateko argi gehiago jartzeko joera izaten da, horrek kontsumoa areagotzen duelarik. Energia elektrikoa sortzeko sarritan erregai fosilak erabiltzen direnez, horrek ere eragin zuzena du atmosferara igortzen diren negutegi efektuko gasen emisioetan. Egun bizi dugun krisi egoera dela eta, ez dira eman beharreko pausu guztiak ematen kutsadura hau ekiditeak, une honetan, kosto ekonomiko handiak dituelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.