Sexu harremanetarako abestirik onenak

Spotifyk sexu harremanetarako abestirik onenen sailkapena egin du “Science behind the song” izeneko ikerketan oinarrituta. Sailkapen horren arabera, Dirty Dancing da film soinu-bandarik egokiena horrelako egoeretarako eta Marvin Gaye-ren ‘Sexual Healing’ abestia, berriz, giroan sartzeko abestirik onena. Giroan sartzeko bestelako abestien sailkapenean Robbie Williamsen ‘Angels’, Elvisen ‘Love me tender’, Donna Summersen ‘I feel love’ edota Adelen ‘Someone like you’ aurki daitezke.

Londreseko Unibertsitateko Daniel Müllensiefenek egindako ikerketa horren arabera, hainbat kasutan musika ukimena bera baino kitzikagarriago izan daiteke. Are gehiago, inkestatutako zenbait pertsonentzat badira sexua baino atsegingarriago diren zenbait abesti: ‘Bohemian Rhapsody’ (Queen), ‘My Heart Will Go On’ (Celine Dion), ‘Your Song’ (Elton John), ‘Born to run’ (Bruce Springsteen) edota ‘Livin’On A Prayer’ (Bon Jovi).

Aipatu ikerketan oinarrituta Spotifyk bost zerrenda burutu ditu: afari erromantiko baterako abestirik onenak, dantzalekuan ligatzeko abestirik onenak, sexurako prestatzeko abestirik onenak, sexu-harremanak izaterakoan entzuteko abestirik onenak eta sexua baino hobeak diren abestiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.