Megabox, Megauploaden ordezkoa

Kim ‘Dotcom’ bueltan da. Megauploaden sortzailearen ekimen berria laister izango da kalean, urtarrilaren 19an hain zuzen ere (atxilotua izan zen egun berean, alegia). Oraindik ere ezer gutxi dakigu zerbitzu berriaren inguruan (Megabox izena izango omen du) baina antza denez iraultza suposatuko du diskagintza esparruan.

Adituen ustetan, Megabox Spotify, iTunes eta Pandoraren lehiakide izango da. Argitara atera den promozio bideo batean ikus daitekenez, Megabox musika atari bat izango da eta musika egile, estilo edota urtearen arabera sailkatuta azalduko da. Atariak Megakey delakoaren bidez funtzionatuko du. Hau deskargatu beharreko aplikazioa da eta honi esker edukiak doan deskargatu ahal izango dira publizitatea ikustearen truke. Megakey deskargatzen ez duenak edukiengatik ordaindu beharko du. Dotcom-en ustez, bere zerbitzuari esker, musikariek diru gehiago irabazteko aukera izango dute “diru sarreren %90a beraientzat izango baita”.

Dotcomek Megauploadeko premium kontuak errespetatuko dituela aurreratu du. Gainera, arazoak ekiditzeko, zerbitzu berriaren zerbitzariak Estatu Batuetatik kanpo izango direla ziurtatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.