Email misteriotsua

Senar-emazte batzuk Karibeko hondartza batera joan behar dute oporretan, duela 20 urte eztei-bidaia ospatu zuten hotel berera hain zuzen ere. Zoritxarrez, emaztearen lan kontuak direla eta ezin dute bidaia elkarrekin egin eta ondorioz, senarra joan da lehenik bere emaztea egun pare bat beranduago berarekin elkartuko delakoan.

Gizona hotelera iritsi eta bere harridurarako gelan interneterako konexioa duen ordenagailu bat duela ikusi du. Ordenagailuaren erabilera doakoa zela ikusita emazteari email bat bidaltzea erabaki du, baina helbidea idazterakoan hizki batean kale egin eta beste norbaiti bidali dio mezua.

Emaila alargun berri geratu den emakume batek jaso du. Emakumea bere senarraren hileta-elizkizunetik iritsi berri da eta emaila irakurtzean konortea galdu du. Alargunaren semea bere amaren logelan sartu da eta ama aurkitu du lurrean, konorterik gabe, ordenagailuaren aurrean. Ordenagailuko pantailan oraindik oker bidalitako emaila irakur daiteke:

“Emazte maitea: Ondo iritsi naiz. Seguraski zur eta lur geratu zara nire buruaren berri bide honen bidez izan duzulako, baina hemen ordenagailua dago eta horrela zure familia eta ezagunekin kontaktuan jar zaitezke. Iritsi berri naiz eta dena prest dago zu ostiralean etortzeko. Zu ikusteko irrikitan naiz eta bidaia ona izan dezazun espero dut.
Post-data: Ez ekarri arropa askorik, hemen kriston beroa egiten du eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.