Birjintasuna enkantean

Catarina Migliorinik, 20 urteko brasildarrak, bere birjintasuna interneten enkantean atera eta saioan 600.000 euro lortu ditu. Migliorinirekin sexu harremanak izango dituen lehen gizona Natsu izenarekin ezagutarazi den japoniar bat izango da.

Itapeman bizi den Migliorinik bere birjintasuna enkantean atera du medikuntza ikasketak ordaintzeko behar zuen dirua lortzeko. Behar baino diru gehiago lortu duenez, soberan geratu zaion dirua txiroentzako etxebizitzak eraikitzeko erabiliko omen duela adierazi brasildar gazteak.

Catarinak eta Naruk Australia eta Estatu Batuen arteko hegaldi batean mantenduko dituzte sexu harremanak modu horretan inolako estatuko legeak ez hausteko. Topaketa, gehienez, ordubetekoa izango da eta ‘ez dira muxurik onartuko’ kontratuan hala zehazten delako adierazi du Catarinak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.