Ferekak: sexu harremanetarako sarrera

Jende askok pentsa dezakeenaren kontra, ferekak sexu-harremanetan funtsezko osagaia dira. Hauen bidez, sexu harreman osoak izateko girorik onena lor daiteke

Ferekak oso garrantzitsuak diru sexu harremanetan eta, horregatik, ferekatzen eta ferekatua izaten ikasi behar da. Ferekek libidoa kitzikatu egiten dute. Horretarako, ferekek ez dute zertan zonalde erogenoetan izan behar, azken finean, gura azal osoan zehar plazera ematen diguten hainbat puntu baitaude. Belarriak musukatzen eta miazkatzen hasi, lepora jaitsi eta ahoan amaitu; horrelako ‘joko’ batek edonor bero jartzen du. Bularrak, titi-buruak, bizkarra, sabela, ipurdia, izterren barrualdea… horietan guztietan ere plazera ezkutatzen da. Ferekak ez ezik, aipatu gorputz atal hauetan guztietan koxka txikiak ematen ere saia gaitezke, beti ere, kontu handiarekin eta gure bikotekidearen erreakzioari adi.

Fereka motak:

  • Burua: buru-azala ferekatzeak relax sentsazioa ematen du. Harreman sexualak hasteko modurik ezin hobea da.
  • Belarriak: belarri-gingila, pabiloi-aurikularraren barrunbea eta belarriaren atzealdean sentikortasuna hazi egiten egiten da kitzikapen sexualarekin batera. Atariko ‘jolasetan’ ere aho-estimulazioaren aurrean oso sentikor azaltzen dira.
  • Begiak: Betazaletan diren nerbio parasinpatikoak kitzikatuak izan daitezke, begiak itxita daudela, muxu leunak emanez.
  • Ahoa eta mingaina: Ezpainen sentikortasuna kitzikapen sexualarekin batera hazten da. Mingainak, berriz, gure bikotekidearen gorputzean joko aktibo desberdinak burutzea ahalbidetzen du.
  • Garondoa, lepoa eta sorbalda: Ahoarekin zein eskuekin gorputz-atal hauek kitzika daitezke hotzikara atsegingarriak sortuz.
  • Besapeak eta besaurreen barnealdea: Eskuekin zonalde honetan emandako kitzikapen leunak laketgarri izaten dira. Ahal den neurrian, kilimak egitea ekiditu behar da.
  • Hatzak: Bertan diren nerbio sentsore ugariak direla eta, ukimen estimuluak jasotzeko biderik egokiena dira. Gure bikotekidearen gorputza sentitzeko biderik nagusiena da.
  • Ukondoaren barnealdea: Bigarren mailako zonalde erogenoa da eta modu motelean lortzen da kitzikapena.
  • Aldaka eta gerria: Laztan leunen bidez zonalde hau kitzikatzea lortzen da.
  • Bizkarra: Bizkarrezurraren alde bietara, eskuekin zein mingainarekin kitzika daitezkeen zenbait nerbio aurkitzen dira. Zonalde honetan, laztanak edo ferekak goitik behera edota behetik gora egin behar dira. Errainezurraren inguruan bizkarrean den punturik sentikorrena aurkitzen da.
  • Perineoa: Hau sexu-organo eta uzkiaren artean dagoen zonaldea da. Eskuz kitzikatzen bada plazer handia lor daiteke. 
  • Uzkia: Oso sentikorra bai emakume zein gizonengan. Uzkiaren kitzikapenak plataforma orgasmiko osoa martxan jartzen omen du.