Facebook WhatsApp-en aurka

Teknologia berrien etorkizuna gailu jasangarrietan dagoela diote aditu guztiek (sakeleko telefonoak eta Tabletak). Baieztapen honi jarraiki, Facebookek WhatsAppen nagusitza kolokan jarri nahi duen mugimendu bat burutu du. Ahalik eta erabiltzaile gehien bildu nahian, Facebookek ‘Facebook Messenger’ izenarekin ezagutzen mugikorretarako txata erabiltzeko aukera eskainiko die bere plataformako erabiltzaile ez diren guztiei.

Facebook Messenger duela bi urte jarri zen abian eta aplikazio honen garapen desberdinak direla medio WhatsApp edo Line bezalako aplikazioen itxura hartu du. Aipatu bi aplikazio hauen arrakastak Facebooken nagusitasuna arriskuan jar dezakeela diote adituek eta hau ekiditzeko, Facebookek WhatsApp erosiko duenaren zurrumurrua ere zabaldu da. Modu honetan, Facebookek WhatsApp-ek jada dituen 100 milioi erabiltzaileak bereganatuko lituzke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.