Mazinger Z-ren 40. urteurrena

Mazinger Z marrazki bizidunetako robota eta hainbat gazteren heroiak 40 urte bete berri ditu. Mazingerren lehen agerpena 1972ko irailaren 12an izan zen Japoniako aldizkari batean eta hiru hilabete eskas beranduago, marrazki bizidunetako lehen kapitulua estreinatu zen.

Gure artean, 1978. urtera arte itxaron behar izan genuen Mazinger ikusi ahal izateko (garai horretan bakarrik bi telebista kate ziren eta TVE1-n emititu ziren). 1993an T5k kapitulo guztiak emititu zituen berriz ere. Izan ere, Mazinger pertsonaia eztabaidatsua bilakatu zen estatuan hainbaten ustez marrazki bizidunetako edukiak biolentoegiak zirelako. Kritiken aurrean, TVEk zortzi kapitulu emititu gabe utzi zituen.

Mazinger mundu osoan arrakasta itzela izan zuen fenomenoa izan zen. Duela hamar urte Animage aldizkariak egindako sailkapen baten arabera ‘anime’ ospetsuenen artean Mazinger hamaikagarren postuan sailkatu zen. Mazingerri esker manga eta anime marrazkietan genero berezia sortu zen, ‘Mecha’ (‘Mechanical’) izenarekin ezagutzen dena hain zuzen ere. Genero hauetan, gizakiek gidatzen dituzten robot erraldoiak dira protagonista.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.