Sexu eroa unibertsitateko jai batean

Safer Sex Ball jaialdia Britain Handiko gazteen artean sexu segurua sustatzeko egiten den jaialdia da, baina Exeter Unibertsitatean egindako jaialdian guztiz kontrakoa jazo da. izan ere, segurtasun kamara batek grabatutakoaren arabera, jaialdian ziren bi ikasle sexu harremanak mantendu zituzten jaialdian bertan modu sutsu batean.

Esan bezala, Safer Sex Ball jaialdia Erresuma batuan ospatzen den jaialdia da eta bere xede nagusia HIESaren kontrako borrokarako funtsak lortzea da. Jaialdi berezia da, bertara joateko, barruko arropa soilik jantzi ahal delako. Antza denez, guztiek ezin izan zuten bere senak kontrolatu eta jaialdia amaitu zen moduan amaitu zen. Aipatu bideoak eztabaida handia piztu du Erresuma Batuan. Bertan azaltzen den edukiaz gain, irudiak zilegi ez den modu batez lortu ziren eta horrek unibertsitateko ikasle sindikatuaren haserrea piztu du. Momentuz, poliziak ez du ikerketarik zabalduko, antza denez, unibertsiateak berak barne ikerketa bat burutzen ari baita. Hala ere, poliziaren bozeramaile batek aurreratu duenez, leku publiko batean sexu harremanak mantentzea delitutzat jotzen da Erresuma Batuan.

Hauxe ez da Exeter Unibertsitatean ematen den lehen istilua. 2006an bertako ikasle bat beste jaialdi batean hil zen alkohol kantitate handia edateagatik.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.