IKTekin kotxeko seguru merkeagoa gazteentzat

Jakina denez, gazteok gehiago ordaindu behar izaten dugu kotxeko aseguruengatik pertsona helduek baino. Ez da gidatzeko modu kontua, adin kontua baizik; zenbat eta gazteago orduan eta arriskutsuagoa aseguru etxeentzat. Horrekin amaitzeko edo, Generali aseguru etxeak eta telefonikak IKTetan oinarritutako sistema iraultzailea auskeztu berri dute: ‘black box’ delako sistema baten bidez gidatzen denarengatik soilik ordainduko da. Modu honetan, gazte batek %40an murriz lezake bere aseguru faktura.

Kotxean instalkatu beharreko kaxa beltz horrek gidariak duen gidatzeko moduari buruzko informazioa emango lioke aseguru etxeari: zenbat ordu gidatzen duen, eguneko zein ordutan, zein modutan balaztatzen duen, zein abiadurara… Hori guztia denbora errealean. Gidariek ere bere buruaren inguruko informazioa eskura dezakete telefonicak garatutako app baten bidez (Android eta iOS).
Sistema honi esker, gidariak bere aseguru fakturaren kopuruan eragin zuzena izan dezake, beti ere gidatzeko ohitura egokiak baditu. Honek, bide batez, istripu gutxiago izatera lagun dezake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.